EMPRESA CONSTRUCTORA HISPANO CATALANA, SA 1985ean sortu zen, Bartzelonan, OBRAS Y CONSTRUCCIONES J.BOSCH, SA enpresaren jarraipen gisa.

Sektorean familia tradizio sendoari jarraituta jaio zen sozietatea. Enpresaren jardueren artean, nabarmentzekoa da luxuzko etxeak eraikitzen ditugula.

Denborarekin, zabaldu egin da gure jarduera eremua, eta merkatuaren premia berriei egokitu gatzaizkie. Gaur egun, mota guztietako etxebizitzak zein merkataritzarako lokalak eraikitzen, birgaitzen eta zaharberritzen aritzen gara. Eskarmentu handia daukagu zerbitzuen sektorean zein kreditu eta finantza sektoreetan, horiek baitira gure espezialitateak. Izan ere, obren ezaugarri bereziak direla-eta, beharrezkoak baititugu jakintza espezifikoak eta obren kontrol berezia.

Aparteko lantaldea dugu, xehetasunak zaintzen dituena, eta zuzendaritzekin zein bezeroekin lankidetzan aritzen gara, kasu bakoitzerako konponbide egokienak aurkitzeko. Erabat leial gatzaizkio gure lanerako filosofiari: hasieratik eta obra entregatu arte, eraikuntza eraginkortasunik eta kalitaterik handienean egitea.

Azken urteotan, erakunde aski ospetsuek gugan jarri dute euren konfiantza; enkarguak guri ematean, bermatu egin dituzte gure sistema eta lana ulertzeko modua.

EMPRESA CONSTRUCTORA HISPANO CATALANA, S.A.  C/ Clos de Sant Francesc, 2 08034 Barcelona • Telefonoa 932 035 282 · Fax 932 055 315 • hc@hispanocatalana.cat
diseño: www.cel-lula.com , web: www.segundoseis.com